OIHALEZKO TEILATUA inaugurazio birtuala

Apirilak 18 Larunbata, 18:00 euskaraz Instagram-en

Oihalezko teilatua inaug

 

OIHALEZKO TEILATUA

 

Tamaina handiko bost argazki, hiru eskultura, eta oinarri bat: oihala. Toldo zuria.

Oinaze garaiko estalpea sinbolizatzen du toldoak. Bizitzarentzako zirrikitu inprobisatu bat, besterik ez dagoenean. Hauxe dute babeserako lehengaia errefuxiatuen kanpamenduetan ere: oihal zati bat, oihanaren erdian.

Zer da Mediterraneo itsasoa zeharkatu duen familiaren egarria eta begirada errea?

Eta zer da, bizi dugun osasun-krisi honetan, senide bat agurtu ezin izan duenaren mina?

Egoera ezberdinak izan arren, badago lotura bat gure artean: elkartzen gaitu desgraziaren aurreko ezintasunak, zaurgarri izatearen kontzientziak. Hori nabarmendu nahi du, hain zuzen, “Oihalezko teilatua” erakusketak: denok daukagula orain aterpe behartu bat, kanpamendu bat, behin behineko babes bezain itxitura bilakatu zaiguna. Agian honek baretuko ditu orain arteko gure pausu hain ziurrak, uste hain sendoak, geurekoikeriarako dugun joera hau. Beharbada honek gerturatuko gaitu elkarrengana. Oihala. Oxala.

Argazkietan oihalen azpiko bizitza islatzen da, bertako pertsonek sentitutakoa: mina, hotza, jolasa, poza… mugimendua. Toldo zuria memoriadun azal fin eta hauskor bat balitz bezala, bizipenak xurgatu eta zimurren bitartez hitz egiten diguna.

Oihal gainean inprimatutako oihalen irudiak direnez, begientzako eta kontzientziarentzako jolas bat ere proposatzen du Arriagak. Gertutik ikusi arte, hartzaileak ezin du asmatu zein elementu den egiazkoa eta zein inprimatua; bizi ditugun garaiotan ere gertatzen ari dena, ziur asko. Zein da errealitatea? Urrunetik erakusten digutena? Edo gerturatu, eta ukitzen gaituena?

Irudiez gain, hiru eskulturak ere osatzen dute erakusketa. Hormigoizko oihalez eginda daude, teknika berezi eta ez-ohiko baten bitartez. Eskulturek karpa bat, oihalezko etxe bat sinbolizatzen dute, eta hiru fase desberdin irudikatzen dituzte: pandemia honek gugan eragin dituen hiru egoera. Lehenengoan itxita ageri da etxea, bilduta, oraindik zain; bigarrenean zabaltzen hasten da, eta oihalaren lehenengo tentsioak bistaratzen dira bertan, altxatzera doa; hirugarrenean, tolesdura eta tentsio askorekin, arazoari heltzen diogun unea ikus daiteke; oihala etxe bilakatzen den momentua.

Oihalezko teilatuak. Batzuonak, behin behinekoak.

Beraienak, behin behinean betikotuak.

 

Nerea Ibarzabal

Refugiados del coronavírus

IXONE1403247770_211119_1403249497_noticia_grande Campo de refugiados de ACNUR en Irak.                                    Fotografía Karim Sahib (AFP)

 

 

IXONDSC_5197

 

IXONDSC_5443

Jose Pablo Arriaga esta realizando una serie de fotografías impresas en lona, el mismo material que utiliza ACNUR para sus tiendas en los campos de refugiados.

Las colección, esta basada en la cuarentena que nos encontramos debido a la pandemia provocada por el COVID-19 (coronavírus).

la tienda o la casa, es la primera necesidad que tienen todas las personas que se convierten en refugiadas: sentirse a salvo, lejos del peligro, y tener un espacio donde llevar una vida digna con su familia,

IXODSC_5490

 

 

IXONDSC_6117