Itxialdian sortutako eskulturek bizitza hartuko dute Loraldian

Garazi Etxabururen dantza garaikideak eta Jose Pablo Arriagaren eszenografia artistikoak bat egingo dute gaur Bilboko jaialdian, «Oihalezko teilatuak» ikuskizunean. Eskulturek bizitza hartuko dute.

gara-2021-03-20-Opinión

Loraldia Bilboko kultur jaialdiak aurrera darrai eta gaur, “Oihalezko teilatuak” ikuskizuna izango da protagonistetako bat. Garazi Etxabururen dantza garaikidea eta Jose Pablo Arriagaren eszenografia artistikoa batzen ditu ikuskizunak eta begirada berritzailea eraikitzea du xede. Loralditik aurreratu dutenez, Pablo Arriagaren argazkietan «oihalen azpiko bizitza» islatzen da: «Mina, hotza, jolasa, poza… konfinamenduan sortutako emozioak, hain zuzen». Garazi Etxaburu, berriz, dantzaren bidez sentimendu horiek hurreratzen saiatuko da.

Oholtzan, tamaina handiko bost argazkik oihal bat osatuko dute, oinaze garaiko estalpea sinbolizatuz: «Bizitzarentzako zirrikitu inprobisatu bat».

Loturak

«Norberaren egoera ezberdina izan arren, badago lotura bat gure artean: elkartzen gaitu desgraziaren aurreko ezintasunak, zaurgarri izatearen kontzientziak», aipatu dute Loralditik. Hori nabarmendu nahi du, hain zuzen, “Oihalezko teilatua” emanaldiak: «Denok daukagula orain aterpe behartu bat, kanpamentu bat, behin-behineko babes bezain itxitura bilakatu zaiguna».

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2021-03-21/hemeroteca_articles/itxialdian-sortutako-eskulturek-bizitza-hartuko-dute-loraldian

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s