Dantza garaikidea eta eskultura uztartuko ditu Oihalezko Teilatuak ikuskizunak Loraldian

Martxoaren 21ean eskainiko dute emanaldia Euskal Museoa Atrioan

Dantza garaikidea eta eskultura uztartuko ditu Oihalezko Teilatuak ikuskizunak Loraldian

ZUREKINLunes, 15 marzo 2021, 20:25

Loraldia Kultur Elkarteak Oihalezko teilatuak izeneko emanaldia aurkeztu du, Loraldia Festibalaren programazioaren baitan dagoen proposamena.

Martxoaren 21ean eskainiko dute ikuskizuna. Konfinamenduari buruz egindako eskulturek bizitza hartuko dute dantzaren bitartez Euskal Museoa Atrioan. Alde batetik, Garazi Etxabururen dantza garaikidea izango dugu, bestetik, Jose Pablo Arriagaren eszenografia artistikoa.

Oihalezko teilatuak

Garazi Etxabururen dantza eta Jose Pablo Arriagaren eszenografia artistikoarekin ikuskizun honek begirada berri bat ekarriko du gaurko garaietan. Pablo Arriagaren argazkietan oihalen azpiko bizitza islatzen da: mina, hotza, jolasa, poza… konfinamenduan sortutako emozioak, hain zuzen. Garazi Etxaburuk, berriz, dantzaren bidez sentimendu horiek hurreratzen saiatuko da.

Tamaina handiko bost argazkik oihal bat osatuko dute, oinaze garaiko estalpea sinbolizatuz. Bizitzarentzako zirrikitu inprobisatu bat.

Norberaren egoera ezberdina izan arren, badago lotura bat gure artean: elkartzen gaitu desgraziaren aurreko ezintasunak, zaurgarri izatearen kontzientziak. Hori nabarmendu nahi du, hain zuzen, «Oihalezko teilatua» emanaldiak: denok daukagula orain aterpe behartu bat, kanpamendu bat, behin behineko babes bezain itxitura bilakatu zaiguna.

Argazkietan oihalen azpiko bizitza islatzen da, bertako pertsonek sentitutakoa: mina, hotza, jolasa, poza… mugimendua. Toldo zuria memoriadun azal fin eta hauskor bat balitz bezala, bizipenak xurgatu eta zimurren bitartez hitz egiten diguna.

Ikuskizunak 35 minutuko iraupena du, eta interesa duen edonori zuzenduta dago.

Garazi Etxaburu

Garazi Etxaburu Ondarroan jaio zen 1993an. Hiru urte zituela hasi zen dantza ikasten, eta bide horretatik jarraitu du. Dantzako erdi mailako titulua atera zuen José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan, Gasteizen.

Bere esperientzia profesionala Dantzaz konpainian hasi zuen, Itzik Galili, Lukas Timulak, Judith Argomaniz, Jacek Przybiowicz eta Jone San Martín bezalako koreografoekin lanean.

2016an Baltic Dance Teatre konpainiako dantzari solista eta zuzendariaren laguntzaile bezala aritu zen lanean, Poloniako Gdansk hirian, eta 2017tik LASALA konpainiako kide da.

Jose Pablo Arriaga

Jose Pablo Arriaga (Markina Xemein, 1969). egurrezko Euskal kutxak egiten zituzten artisau familia batetik dator. Bilbon ikasi zuen, eta hortik Eskoziara abiatu zen bere formakuntza profesionala sakontzera, konkretuki Edinburgoko arte eskola batera (Edinburgh College of Art).

Jose Pablo Arriagaren artea espresatzeko eta bere esperientzia, abenturak eta inguru politiko eta sozialarekin duen interakzioan datza. Baita naturarekin duen harremana ere. Lekeitiotik Afrikako kostaldera eginiko bidaia, esperientzia argia izan zen munduaren ikuspuntua zeharo aldatzeko, ordutik bere obra artisitikoetan isladatzen da bizitako guztia.

https://www.elcorreo.com/zurekin/dantza-garaikidea-eskultura-20210313123900-nt.html

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s