Arriagaren ‘Itogina’ erakusketak ikusmina eragin du

Jose Pablo Arriaga artista markina-xemeindarra  “oso pozik” agertu da bere etxean egin duen erakusketak izan duen erantzunagaz. 40 lagun igaro dira Arriagaren etxetik Itogina obra berria ezagutzeko.

Zapatuan [azaroak 7] eta domekan [azaroak 8] eduki zuten markina-xemeindarrek Arriagaren lan berria ezagutzeko aukera, eta gehiago izan ziren domeka aukeratu zutenak erakusketara joateko. Artistagaz beragaz lagunduta, bost laguneko taldean egin zuten bisita, koadroak ikusi eta bakoitzaren nondik norakoak entzunez. “Adin guztietako jendea etorri zen, hasi 26 urtetik eta 80 urtera arte”.

Arriagak aipatu duenez, “errespetuz eta entzuteko gogoz” nabaritu zituen erakusketara joan ziren guztiak. 15 bat minutuko bisitak egin zituzten, eta gustura geratu ziren ekimenagaz. “Pandemia egoera honetan egin arren, espero baino jende gehiago etorri da nire lana ezagutzera, eta oso pozik geratu naiz”.

Oraingoz, asteburuko bisitariak izango dira erakusketaz gozatu ahal izan duten zorioneko bakarrak. Arriagak azaldu duenez, une honetan ez dauka asmorik beste erakusketarik egiteko. Horren ordez, beste proiektu bat dauka esku artean. Aurreratu duenez, Gure Aterpea izeneko liburua aurkeztuko du Durangoko azokarako. “2014tik 2020ra arte egin ditudan obra batzuen bilduma da; azken obren aukeraketa bat”. Testua Jon Gerediagak idatzi dio.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s