ITOGINA erakusketa Arriagaren etxebizitzan.

Erakusketa Azaroak 7 eta 8 11:00 -14:00 Guen Kalea 6 Markina Xemein

Metakrilatoa jendea banantzeko erabiltzen den materiala da, banaketa honek azkenean pertsonen arteko harremana eta urbiltasuna urruntzen du. Ezin dugu elkar kontakturik izan ezta bakoitzan etxeetan batu ere, horrexegaitik ireki nahi ditut nere etxeko ateak,kontraesan bat sortu, konfinatuta  egon garen aterpearen ateak nire azken erakusketa egiteko. Banatzen gaituen metakrilatozko piezak erakutziz.

ITOGINA

Ur tanta soil batek eman dezake hondamendi baten berri.  

Itogina zauri bat da teilatuan, haizearen eta uraren aurkako borroka txiki galdu bat. Itogina da espero bako ur putzu hotz bat gure etxean, eta konponbide bat aurkitu beharra, orain, ahalik bizkorren.

“Itogina” erakusketan teilek pertsonak sinbolizatzen dituzte. Gutako bakoitza teila bat da, gure tolesdura, gure forma, gure arrakala; teilatuak, ostera, herria irudikatzen du. Teilek eusten dute teilatua, eta teilatuak eusten ditu, era berean, teilak. Tentsioa eta oreka. Norbanakoak eta osotasuna.

Denok gara ezberdinak. Kokapenaren arabera, eguzkiak bizkorrago higatzen ditu zenbait teila; leku hezeenetan daudenei goroldioa sortzen zaie; batzuei harriak jartzen zaizkie gainean, haizeak eraman ez ditzan.  

Urak teilaturaino iritsi zaizkigu oraingoan. Zer egingo dugu? Zein bide hartuko du gutako bakoitzak? Teila batzuek ihes egin dute, hegan. Beste zenbaitek flotatzen ikasi dute; badira urpean bizitzen saiatzen ari direnak ere.

Arriagak egurrezko teilak landu ditu erakusketa honetarako, indargune hori eman nahi izan die: hondoraezinak izatea.

Metakrilatoa: zurruntasuna tolesten

Itxialdian oihalezko teilatuak eskaini zizkigun Arriagak babesleku gisara. Ez da izan erraza irtetea. Babes-pantailen bestaldetik begiratzen diogu munduari orain. Noizbait, babesaren esanahia goxoa zen, orain hotza da; orain babesteko urrundu egin behar da. Metakrilatozko horma zurrunak daude gure besarkaden erdian, eta bakoitzak ahal bezala egiten dio aurre egoerari.

“Itogina” erakusketa zortzi koadrok osatzen dute. Metakrilatoan inprimatutako teilen argazkiak dira. Arriagak metakrilatoaren gogortasuna zalantzan jarri nahi izan du, material hau berotuz eta eskuekin tolestuz. Berotasunak hoztasuna desafiatzen du. Metakrilato moldeatuaren bidez gutako bakoitzaren barne-borroka irudikatzen du, zurruntasunaren aurkako borroka eta honen forma korapilatsuak, egonezin kolektibo hau.

Itogina.

Ez gara teilatuez oroitzen, zulatzen diren arte.

Nerea Ibarzabal

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s