Eskulturak eta dantza elkartuko ditu ‘Oihalezko Teilatua’-k, Markina-Xemeinen

Zapatuan estreinatuko dute Jose Pablo Arriaga artistaren eta Garazi Etxaburu dantzariaren performancea. Zelaian izango da ikuskizuna, egurrezko egitura baten inguruan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira (5 euro): Markina-Xemeingo udaletxeko makinan eta Ondarroako Kurike dendan.

Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra, performancea prestatzen. Argazkia: Jose Pablo Arriaga

Jose Pablo Arriagak konfinamenduari buruz egindako eskulturek bizitza hartuko dute zapatuan [ekainak 20], Garazi Etxabururen dantzaren bidez. Dantzari ondarrutarrak artista markina-xemeindarraren lana interpretatuko du bere dantzagaz, Arriagak bere obragaz azaldu nahi duena bere gorputzaren bidez transmitituz.

COVID-19ak eragindako konfinamendua inspirazio iturri izan zen Jose Pablo Arriaga artistarentzat, eta konfinamendu hori arindu denean, lan hori publikoari helarazi nahi dio. Horretarako, areto itxi bat barik, leku zabal bat nahiago izan du Arriagak. Piezak kalera atera nahi ditu, eta, kalean, obrari behar duen arima edo mugimendua emateko, beste diziplina artistiko bat batuko dio: dantza garaikidea. Horretarako, dantzari ondarrutarrarengana jo du, eta bien artean Oihalezko Teilatua performance artistikoa sortu dute.

Arriagak eta Etxaburuk elkarregaz lan egiten duten lehen aldia da. Hala ere, berehala konektatu dute bi artistek, eta elkarlan horren emaitza Markina-Xemeingo Zelaian ikusi ahalko da lehenengoz, zapatu honetan, 22:30ean. «Konfinamenduari buruz egin nituen lanak azaldu nizkion, eta erraz-erraz hartu zuen ideia, eta koadro bakoitza interpretatzen jakin du», azaldu du Arriagak. Argitu duenez, koadro bakoitzak konfinamenduan pertsonek sentitutakoa, era ezberdinetako bizipenak, islatzen ditu. «Bost koadro dira, eta dantzaren bitartez azaltzen ditu bakoitzaren arima eta esanahia».

Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira Markina-Xemeingo udaletxeko harrerako makinan edo Ondarroako Kurike dendan

Eszenografia bat prestatu du Arriagak ikuskizunerako. Zelaiaren erdian 2 metro eta erdi altuerako eta metro eta erdi zabalerako egurrezko egitura bat jarriko du, eta horren inguruan izango da ikuskizuna. 2 metroko distantzia errespetatuz egokituko dituzte ikusleak, inguru osoan.

Bedar gainean. Arriagaren tailerrean ari da dantzari ondarrutarra entseguak egiten. Jantziak eta musika, dena dauka prest. Zelaiko bedarraren gainean egingo du dantzan; estruktura oinarria izango da, eta haren inguruan ibiliko da Arriagaren lanari bizitza ematen. «Ezeri ez diot ezetz esaten, eta bedar gainean dantzan egiteko ere prest nago».

Ideia hasieratik gustatu zitzaion ondarrutarrari. «Asko gustatu zitzaidan proposamena, eta gelditu ginen lehen egunetik zelan egin genezakeen pentsatzen hasi ginen bion artean». Orain publikoari eskaini nahi diote lana. «Gogoagaz gaude».

 

Eskulturak eta dantza elkartuko ditu ‘Oihalezko Teilatua’-k, Markina-Xemeinen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s