ARRIAGAREN ‘EZKERRA ERDI ESKUMA’ OBRA IKUSGAI, KANTABRIAKO LIBURUTEGI NAGUSIAN

Jose Pablo Arriagaren Ezkerra erdi eskuma obra ikusgai egongo da urriaren 31ra arte, Santanderren dagoen Kantabriako Liburutegi Nagusian. Massimiliano Tonelli, artista, idazle eta kritikoak Markina-Xemeingo artistaren lana aukeratu du Retrato o Etopeya erakusketarako.

Gustuko dituen artista, ezberdinen lanak bildu eta ikusgai jarri ditu erakusketaren komisarioak. Artelanez gain, poesia, musika eta zinema ere uztartzen ditu erakusketak.

Santanderkoagaz gainera, beste erakusketa batzuk ere lotuta ditu Maximiliano Tonellik. Horrela, GasteizkoArtiumean eta Madrilgo Matadero aretoan ere ikusgai egongo da Jose Pablo Arriagaren lana.

Jose Pablo Arriagaren 'Ezkerra erdi eskuma' artelana, Kantabriako Liburutegi Nagusian. Argazkia: Jose Pablo Arriaga

Erretratista. Maximiliano Tonellik aspalditik jarraitzen du artista markina-xemeindarraren lana. «Unean-uneko erretratista naizela dio, artelanen bidez gaur eguneko errealitatea irudikatzen dudala», azaldu du Arriagak. Hori dela eta, Arriagak etorkinen egoera islatzeko asmoz sortu zuen Etxetik Gertu bildumako obra bat aukeratu du erakusketarako.

Venezian. Erakusketa hau baino lehen, Maximiliano Tonellik eratutako beste erakusketa kolektibo batean parte hartu du, Markina-Xemeingo pintore eta eskultoreak.  Euskal Herriko, Kantabriako eta Gaztela eta Leoiko artista batzuk Veneziako (Italia) artistekin egindako trukaketa batean.

Era horretan, Venezian ikusgai eduki du bere lana, uda honetan, Arriagak. Aurretik, gainera, Kantabriako Castillo de Argueso eta Euskal Herriko beste areto batzuetan ere egon da erakusketa.

Agua, aire, piedra y paginas izeneko gaiari lotuta, lan batzuk prestatu nituen erakusketa horretarako», azaldu du markina-xemeindarrak.

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/10/13/arriagaren-ezkerra-erdi-eskuma-obra-ikusgai-kantabriako-liburutegi-nagusian/

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s